Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

[*LaiDaReN bLoGa*]

Kategoria: Euskera

13/02/2008 GMT 1

SORGINAREN TRENA

laidaurioste @ 09:49

Txikitatik gorroto izan diot sorginaren trenari, barraka horretan umeek ibilbide bat egiten dute leku ilun batera ailegatu arte eta leku horretan sorginak itxaroten die, oihuka eta erratza mugitzen, izutzeko, barre egiteko edo biak batera egiteko. Baina niretzat leku itsusia zen benetan, iluntasun hartan gauza txarrak eta ikarragarriak gerta zitekeen; bertan, zarata guztiak ustegabeko gauza txarrak izan zitekeen. Oraindik gogoratzen naiz nire izerdi hotzaz, nire aitak tren madarikatu horretan sartzen behartzen ninduenean. Orduak eta orduak sorginaz mozorratuta eta umeak izutzen, berak takilan zegoen bitartean

25/01/2008 GMT 1

[*iNkeStA*]

laidaurioste @ 11:56

05/12/2007 GMT 1

^eUsKaRaReN eGuNa^

laidaurioste @ 09:50

Nire ustez oso ondo dago euskeraren egunean zerbait egitea, guk euskaldunok ez badiogu euskerari eusten, ez du inork egingo.Egun honetan jende guztiak jaia izan beharko luke eta zerbait antolatu beharko litzateke, jairen bat edo zerbait, ea institutoari bizi pixka bat ematen diogun.

[*KeXa*]

laidaurioste @ 09:42

Zuzendari jauna: 

Laida Utrilla naiz, pasa den Ostiralean “Max Center-en” “Bratz” izeneko panpina erosi nuen, eta kaxatik atera ortduko nahigabe handia izan nuen. Telebistan ikusi nuen patinearekin bera bakarrik ibiltzen zela eta hitz egiten zuela, baina ventean, zuk mugitu behar duzu, ez duelako patinatzen eta, gainera, ez du hitz egiten, bi esaldi estan ditu eta kitto.Oso panpin aspergarria da, telebistan ez zuen hori ematen.Honekin esan nahi duduana da, telebistan publizitatea egiterakoan, errealista izateko gero jendea dezeptzionatzen delako, eta fama txarra ematen diogulako. Agur!

27/11/2007 GMT 1

Espazio bat, mundu bi.

laidaurioste @ 09:16

24/10/2007 GMT 1

[*Harrizulatzaileak meatzaldean*]

laidaurioste @ 09:00

           Harrizulatzaileek, bost pertsona dira talde bakoitzean, lau barrenatzen eta bestea utileroa da, barrenadoreek egiten dituzten zuloei ura botatzen die.

 Barrenadoreek, harri baten gainean jartzen dira eta barrenarekin emanez, zuloa egiten dute.Utileroak, neurtzen du eta hamar zentimetro neurtzen duenean zuloa bukatutzat ematen du zulo hori eta beste zulo bat egin behar dute barrenadoreek. 

Hauek, herrietako jaietan barrenatzen dute eta talde bat baino gehiagok parte hartzen dute. Zulo gehien egiten duenak irabazten du. Talde hauek entrenatzen dute astean lau egun eta oso gogorra dela zihurtatzen digute.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!