SORGINAREN TRENA
Txikitatik gorroto izan diot sorginaren trenari, barraka horretan umeek ibilbide bat egiten dute leku ilun batera ailegatu arte eta leku horretan sorginak itxaroten die, oihuka eta erratza mugitzen, izutzeko, barre egiteko edo biak batera egiteko. Baina niretzat leku itsusia zen benetan, iluntasun hartan gauza txarrak eta ikarragarriak gerta zitekeen; bertan, zarata guztiak ustegabeko gauza txarrak izan zitekeen. Oraindik gogoratzen naiz nire izerdi hotzaz, nire aitak tren madarikatu horretan sartzen behartzen ninduenean. Orduak eta orduak sorginaz mozorratuta eta umeak izutzen, berak takilan zegoen bitartean

Zabaldu
del.icio.us